XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mintza zan, eta Paionkume igunkari aipatua uldu zun.

Alexander'ek, ostera, Elene adats ederraren senarrak, alegia, Tidekume erri artzayari buruz azkon uztaya atasan zedukan.

Ta Ilo Dardansemearen eskuz eraikiko illobitik, zutarri ostean izkutatuta gero, iraitzi zion.

Iñolaz, ba, Ilo antxiñako erri agure aipu aundiko norbait izan zan.

Diomede'k, ostera, Agasteropa bulartsuari bular gañetiko ikurdia ta buroskol aztuna kendu zizkion.

Alexander'ek, ba, uztaya okertu zun eta eskumako oiñ azpian itsatsi zion, ez bai-zion alperrik eskuetatik azkonai irten-eta.

Ta batetik bestalderano zeartu ondoren, gezia lurrean tinka zan.

Alexander, pozkarioaren pozkarioz, zokopetik irriparrez irten zan, eta arrokeri aundiz onela yalki zion: Alexander'ek: Ateman dautat, gero, ta ez dautat ez alperrik azkonik igorri.

Sayets barrenian zauriturik, bizimena erauzi behar izan nian.

Oraiñ, berriz, Troar'ek ere lasai zori gaitzaren axolakabe arnasturen dituk, auntz beekariek leoi bategaiti bezala, ihorregaiti hizu ikheran ari zitukan-eta.

Ta Diomede zakarrak, erantzuki, onela yardetsi zion: Diomede'k: Uztailari, lotsabako, uztai arroputz, neskazale ori!

Neure aurka arpegiz arpegi etorriko ba'intz, orratiño, eure izkillu ta guzti be, ez eukez on askorako ixango, gero, eure arranbela ta gezi ontzi ori.

Oiñ, ostera, asko andipuzten az, neuri ankapeko azala urratu daustakalako.

Ez-nok ikeratuten, orratiño, emakume edo ume ezaguera bako batek jo naukalako.

Motela dok, ba, gizon irkiñaren eta makalaren gezia.

Orratiño, nire azkon zorrotza, nik jaurtitakoa beste era baten elduten dok, apurtxo bat be atxiki arren, ba, gizona bizi barik geratuten dok eta Olakoaren emaztiaren matraillak urratuta agertuten dozak, eta umiak umezurtz geratuten dozak.

Ta norbere odolaz gorritutako lur gañian ustelduten dok, eta egazti okelajaliak emakumiak baño geyago ibilten dozak aren ondoan.

Ala mintza zan.

Ta Odise igunkari aipatua, urrera etorririk, aren zai zut geratu zan.

Orrela, ba, Diornede'k Odise'ren atzean izkuturik, oiñpeko azkon zorrotza erauzi zun, baña miñ bizi bizi batek soiñ atal oro dardaran jarri zizkion.

Urrena zalgurdira igo zan, eta aohede zayari (7) Aohede edo aougaltzayari izontzi gunbilletarantz aurrera ekiteko agindu zion, biotzeko atsekabe biziz ari zan eta.

Odise igunkari aipatua, berriz, bakarrik geratu zan, Argeyar bat ere ez bai zitzayon aldamenean gelditu, denak igesi beldurrez izutu ziran eta.

Aantzika, ba, bere asmamen aundirako esan zun: Odise'k: Ni bai gixagajo! au miña!, igex egiten ba'yuat beldurrez jende talde onen aurretik, zori gatx gogorra yatorkeiat.

Ta okerragoa ixango dok zori gatxa, noski, nerau bakarrik atxiten ba'nauek.

Beste Danaotar danak, barriz, Koronkumiak igexi izuarazi yozak.

Baña, zergaitik neronen asmamena onelako asmaketaz arduratuten dok?

Ondo jakiñikoa dok, noski, koldarrek igexi dagijela guda ekiñalditik.

Baña, burruka naaste artian bulartsuen eta adoretsuenak gogor irauki biar dabela, naiz ukaldiz norbera atemana ixan, naiz beste batzuek ateman.